Jolasetxea Jatetxea

logotipo Jolas Etxea
ETXERA ERAMATEKO
ETXERA ERAMATEKO
Vaya al Contenido
foto barra Joas Etxea



Añorgako Rezola futbol zelaiaren ondoan kokatzen den auzoko taberna da, 90 pertsona inguru sartzen dira bertan eta barra aukera anitza eskaintzen da. Frontoia, futbol eta saskibaloi zelaia eta   kotxerik gabeko gune zabal batez inguraturik, familia eta lagunekin gozatzeko primera lekua da.

Taberna-jatetxea lau eremu ezberdinetan banatua dago:

TABERNA: lagunartean egon eta auzoko giroaz disfrutatzeko ezin hobea.

JANTOKI NAGUSIA: astean zehar, eguneko menuak zerbitzatzen dira bertan eta asteburutan, taldeentzako otorduak eskaintzen dira, 70 pertsonentzako tokia dagoelarik.

KUTIXI JANTOKIA: 30 pertsonentzako eremu lasai eta atsegin honetan, karta edota adostutako menuaz goza daiteke.

TERRAZA: udako egun epel eta eguzkitsuetan zerbait edan edo jateko primerako lekua
Parrilan egindako haragi, saiheski eta oilasko plateren prestaketan bereizten gara, zerbitzu hau ostiral gauetik igande eguerdiraino eskaintzen dugularik. Gainera, aldez aurretik adostuta, parrilan egindako arrain edo barazkiak ere prestatzen ditugu.

Pintxoak, ogitartekoak,
plater konbinatuak,
anoak, entsaladak, hanburgesak,
kaxuelitak eta parrilladak.
Guztiak, tokiko,
garaiko eta kalitatezko
produktuekin prestatuak




Enpresa otorduak,
kontzertuak, jaunartze,
batailo eta ezkontzak,
txapelketak eta bertso afariak.
Beste ekitaldiren bat
antolatu nahi izanez gero,
gurekin harremanetan jarri




Astelehenetik ostirala
eguneko menuak.
Menu itxien
aukera zabala.
Aldez aurretik
bezeroek zehaztutako
menu bereziak




ORDUTEGIA (**)
Astelehenetik ostegunera:
Taberna irekia -- 09:00/22:00
Sukaldea -- 9:00/15:00 eta 19:00/22:00
Ostirala:
Taberna irekia -- 9:00/23:00
Sukaldea -- 9:00/15:00 eta 19:00/23:00
Larunbata:
Taberna irekia -- 10:00/23:00
Sukaldea -- 10:00/16:00 eta 20:00/23:00
Igandea:
Taberna irekia -- 10:00/19:00
Sukaldea -- 10:00/15:00
 
 
** Ordutegiak partiden arabera egokituak izango dira, horrela, irekiera ordua partida hasi baino ordubete lehenago izango da.
JOLAS ETXEA JATETXEA
Añorga Hiribidea, 44, 20018 Donostia, Gipuzkoa | T: 943 219 852
Copyright © 2021 Jolas Etxea Jatetxea - Eskubide guztiak erreserbatuta
logotipo red social
Regreso al contenido